177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2/2020 aurrekontu-aldaketa, keditu-gehigarria sortzeko. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, aho batez, Idazkari-Kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2020ko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu-gehigarria sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da, Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2020ko uztailaren 28an. Alkatea.–Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2008660