177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

El Bustoko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin bilkuran, 1/2020 aurrekontu-aldaketa onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

El Buston, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.

Iragarkiaren kodea: L2008558