177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2020ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontuan 1/2020, 2/2020 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak egiteko espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ziraukin, 2020ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2008664