177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2020ko aurrekontuko 1etik 6ra bitarteko aldaketak. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Bertizaranako Udalaren 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko 1-2-3-4-5/2020 espedienteak.

Aldaketa espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek haiek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluarekin eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Bertizaranan, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2008571