177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

9/2020 aldaketa luzatutako 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu aldaketaren espedientea, 9/2020 zenbakikoa, 2020ko aurrekontu luzatuari dagokiona. Xedea da aparteko kreditua gaitzea, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua, 108.700,00 euroko zenbatekoan, 61 32321 62200 partidan (“Eskola publikoetako inbertsioak”).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatu eta onetsi behar da aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten baldintza eta tramite berei jarraikiz. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatutako 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea igaro ondoren.

Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.

Barañainen, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2008574