177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

8/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren aurrekontuan, 2020ra luzatuan, aldaketa egiteko 8/2020 espedientea. Horren bitartez, aparteko kreditua gaituko da Barañaingo Udalaren 2020ko aurrekontuan, gastua goitituko baita 41 23181 48000 "Gizarte-larrialdiko dirulaguntzak” partidan (10.500,00 euro) eta gastua beheitituko 41 33701 22799 “Beste kontratazioak erretiratuen elkarteetan” partidan (7.500 euro) eta 41 34202 41000 “Dirulaguntzak Lagunak elkarteari gizarte-laguntzetarako” partidan (3.000 euro).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatu eta onetsi behar da aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten baldintza eta tramite berei jarraikiz. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea.

Argitara ematen da, bete daitezen adierazitako aginduetan jasota dauden determinazioak.

Barañainen, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2008573