177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

68C/2020 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako Ikastolen sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Ikastolen sektorearen hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31003835011991), erregistro honetan sartu zena 2020ko ekainaren 9an, enpresaren eta sindikatuen ordezkari zati batek (LAB) sinatua 2019ko abenduaren 9an, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Ikastolen sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2007895