177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontuko 1/2020 aldaketaren espedientea (Euskarazko udako kanpaldia, aparteko kreditua).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Eritze Atetzen, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2008567