177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak uztailaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2020ko udal aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea, aparteko kredituari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2008661