177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

9/2020 aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarriaren bidezkoa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu-gehigarriaren 9/2020 espedientea, 2020ko aurrekontuari dagokiona.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, osoko bilkurak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko uztailaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Gastu goititua:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1650 6370001

Alde Zaharreko argiteria publikoa berritzeko proiektua

64.734,73 euro

GUZTIRA

64.734,73 euro

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

64.734,73 euro

GUZTIRA

64.734,73 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Altsasun, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2008279