176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2020rako zerga-tasak

Anueko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Honako zerga-tasa hauek ezartzea ondoko zergei (indarra hartuko dute argitaratzen direnean):

–Lurraren kontribuzioa: % 0,1070.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • % 3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
  • % 2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra bada; baita nekazaritza, abeltzaintza enpresetarako edo ETEetarako ere.
  • % 4, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. 0,06ko koefizientea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako sortzealdi guztietarako. Karga-tasa aplikagarria, % 8.

2.–Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan. Horien aurka indarra duen legerian ezarritako errekurtsoak jar daitezke.

Anuen, 2020ko uztailaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2008269