176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Ingurumen-ukipenei buruzko txostena jakinarazteko tramitearen berri ematea.

Ingurumen-ukipenei buruzko txostena, proiektu honi buruzkoa: N-121 A errepidea 40+900-52+430 KPen artean 2+1 bide bihurtzeko trazaduraren proiektua, Lurralde Kohesiorako Departamentuak sustatua. Ikusirik asko direla ondotik zehazten den proiektuaren gaineko ingurumen-ukipenei buruzko txostenaren jakinarazpena jaso behar dutenak, eta hura zuzentzen duen arauan (martxoaren 28ko 93/2006 FD, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duena) argitaratzea aurreikusirik ez dagoenez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara txostena, orok jakiteko eta behar diren ondorioak izan ditzan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.a artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ofizioa zuzeneko lotura honen bidez kontsultatu daiteke:

Ofizioa (Azala)_9722032_CSV.pdf

Iruñean, 2020ko uztailaren 21ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2008259