176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-270

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Zorokiain herriko hondakin urak isurtzeko baimena; hustubidea eta saneamenduko kolektorea eraikitzeko lanetarako baimena.

Ur-ibilgua: El Molino erreka-zuloa (Untziti ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Untziti (Nafarroa).

Isurketak 3.850 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 2,5 metroko diametroko Imhoff biltegian tratatuko da.

Lanen xedea da Imhoff biltegia eta biltegirako sarrera eta irteera kolektoreak eraikitzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007474