176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MEANO

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Behin betiko onesten da 2020. urteko aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin, ez baitu inork alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 6an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak. 230,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak. 3.300,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak. 6.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak. 26.300,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak. 2.540,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 38.370,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. 36.820,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak. 1.550,00 euro.

Gastuak, guztira: 38.370,00 euro.

Meanon, 2020ko uztailaren 29an.–Kontzejuko burua, Saturnino Domaica López.

Iragarkiaren kodea: L2008572