176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1142E/2020 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emagina) 6 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 479E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emagina) 6 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emagina) 6 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

ALZUART ZALDAIN, NEREA

ARISTU BUENO, IZASKUN

GOMEZ RUIZ, RAQUEL

LANDA GIL, ALICIA

–Baztertuak:

ANDUEZA RIEZU, MARIA DEL CARMEN (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Deialdiaren 2.1.2. oinarrian ezarritako baldintza ez frogatzeagatik.

Iragarkiaren kodea: F2008203