175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

203E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, M.ª Jesús Guembe Suescun andrea, Prestakuntza Ataleko burua, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuan, Osasun Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (horren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak),

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, M.ª Jesús Guembe Suescun andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta Prestakuntza Ataleko burua, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuan, Osasun Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2020ko uztailaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, M.ª Jesús Guembe Suescun andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2007943