175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Álvaro Oroz Zalba jauna, Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoko burua, Hezkuntza Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du libreki errebokatzen ahal dituela atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Álvaro Oroz Zalba jauna, Eskola Zerbitzuak Kudeatzeko Bulegoko burua, Hezkuntza Departamentuan. Kargu-uzteak 2020ko uztailaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 24an.–Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía (Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 30eko 15/2020 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2008218