175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Luis Antonio Núñez Pascual jauna, Zerbitzu Osagarrien Koordinazio Bulegoko burua, Hezkuntza Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du libreki errebokatzen ahal dituela atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Luis Antonio Núñez Pascual jauna, Zerbitzu Osagarrien Koordinazio Bulegoko burua, Hezkuntza Departamentuan. Kargu-uzteak 2020ko uztailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2008231