175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-156

Estación de Servicio Legarda SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Estación de Servicio Legarda SLU.

Xedea: gasolina-zerbitzugune bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: El Cerrado erreka (Robo ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Legarda (Nafarroa).

Hidrokarburoak izan ditzaketen euri-uren fluxuak, errepidearen bi aldeetakoak (urtean 3.612 eta 3.587 m³-ko bolumena dute, hurrenez hurren) tratatzen dira hidrokarburoetarako 1 motako bi bereizgailutan, seriean jarritakoetan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007464