175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako hiri-jarduketarako plan berezia kudeatzeko hitzarmenaren testu bategina, birpartzelazioa egitekoa dena. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-JUL-20 (7/US).

“Hasiera batez onetsi zen (JOB/20-01-2020-8/US) Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako hiri-jarduketarako plan berezia kudeatzeko hitzarmena, birpartzelazioa egitekoa dena. Horren jendaurreko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe; ikusirik hitzarmenaren testu bategina, 2020ko uztailaren 1ean aurkeztua, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako hiri-jarduketarako plan berezia kudeatzeko hitzarmenaren testu bategina, birpartzelazioa egitekoa dena, Geslur XXI SLk sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, Iruñeko Udalaren Ondareko Alorrari, Nafarroako Rural Kutxa kreditu-sozietate kooperatiboari, Jabetza Erregistroari eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, eta dagokion iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2008132