175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Alfredo Manuel Prado Santamaría, Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen du libreki errebokatzen ahal duela bulegoburuen bitarte baterako izendapena erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Alfredo Manuel Prado Santamaría, Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Ataleko burua, Lurralde Kohesiorako Departamentuan.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2008258