175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Bake Epaileei buruzko Erregelamendua (166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1995eko uztailaren 13koa) bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arradan (Murillo El Cuende), 2020ko uztailaren 13an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2007496