175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko maiatzaren 27an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoa.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, iragarkia Udaleko ediktuen iragarki-taulan eta 2020ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 8an, argitaratua izan ondotik.

Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, Udalaren 2020ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda behin betiko onetsi eta argitara ematen da, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioen lanpostuen zerrenda

Lanpostua: idazkaria. Egoera: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. 2019ko urtarrilaren 01etik aurrera, maila honetan: D. D mailarako osagarria, % 12. Lanpostuko osagarria, % 7. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunen lanpostuen zerrenda

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Iribarren Iturria, M.ª Teresa. Bitarteko idazkaria. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 97-07-08.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Alzón Aldave, Ángel M.ª Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2001-01-01. 2. funtzionario gradua. Funtzionario bilakatzeko ebazpena, 2013-11-04koa. 2019ko urtarrilaren 01etik aurrera D mailakoa, % 12ko mailako osagarriarekin eta % 7ko lanpostuko osagarriarekin.

Luzaiden, 2020ko uztailaren 3an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2007240