175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Leozko Udalerriko bake epaile titularraren kargua hutsik dagoenez, honen bitartez, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, deialdi publikoa egiten da kargu hori bete nahi dutenek, baldin legez eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eskabidea egin dezaten hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak Leozko Udaleko bulegoetan aurkez daitezke, bertara joanda, edo egoitza elektronikoan: https://leoz.sedelectronica.es.

Iratxetan (Leotz), 2020ko uztailaren 14an.–Alkate ordezkaria, Raquel Recalde Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2007559