175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Jarduera baimena. Eskaera

Bete dadin Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, aditzera ematen da udal bulegoetan ikusgai egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Eskatzailea: AMR Casting Alloys SL.

Jarduera: metalezko piezak mekanizatzeko eta biltegiratzeko nabea.

Tokia: Zumurdiñeta industriagunea 18 (3. poligonoko 1276. partzela).

Etxarri Aranatzen, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2008342