175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Aguilar Kodesko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik daudela iragartzen da, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatutakoari jarraikiz.

Interesdunek eskabidea aurkezten ahal dute zuzenean Udal Idazkaritzan, edo Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz; horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aguilar Kodesen, 2020ko uztailaren 13an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2007467