175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

524E/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Pedro María Esquiroz Ayesa jauna, Etxarri Aranazko OOLTko zuzendaria.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen du ezen Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun profesionalen artetik aukeratuz.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Pedro María Esquiroz Ayesa jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Etxarri Aranazko OOLTko zuzendaria, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du jatorrizko lanpostura.

3. Ebazpen hau Pedro María Esquiroz Ayesa jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2008252