175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

214E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroan denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez eta maiatzaren 25eko 206E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere).

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 4. eta 5. apartatuak. Foru agindu horren bidez Nafarroan denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez eta maiatzaren 25eko 206E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Horrenbestez, apartatu horiek honela idatzita geldituko dira:

“4. José Joaquín Betelu Corcuera jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren barruan Nafarroako Larrialdietako zuzendariordea eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko zuzendari teknikoa dena, izendatzea denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren arduradun teknikoa.

Elena Yanguas Lezaun andrea, zuzendariordetza horretako erizaina, izendatzea denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren arduradun teknikoaren alboko, estrategia koordinatzeko eginkizunak izanen dituena.

5. Honako hauek izendatzea protokoloen eta aktibazio kodeen koordinatzaile:

–José Javier Martínez Basterra jauna, Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoko barrutiko fakultatibo espezialista, Miokardio-infartuaren protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.

–Nuria Aymerich Soler andrea, Neurologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko barrutiko fakultatibo espezialista, Iktusaren protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.

–Bernabé Fernández Esain jauna, Irakaskuntzaren, Ikerketaren eta Berrikuntzaren Unitate Klinikoko burua, Politraumatismoaren protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.

–Diego Reyero Diez jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko Zuzendaritza Teknikoko Larrialdi Ataleko burua, Ospitalez kanpoko bihotz-geldialdietarako arretaren/asistoliako dohaintzen protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.

–Carlos Ibero Esparza jauna, Barne Medikuntza Zerbitzuko D Ospitalizazio Ataleko barrutiko fakultatibo espezialista, Septizemiaren protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.

–Nuria Clerigué Arrieta andrea, Pediatria Zerbitzuko Pediatria Ataleko burua, Kode guztietan haurrei arreta emateko protokoloaren koordinatzaile teknikoa”.

2. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Aginduaren 6. apartatua aldatzea, honela idatzita geldituko baita:

“6. Francisco Javier Turumbay Ranz jauna, Osasunerako Sistema eta Teknologien zuzendariordea, Hil ala biziko larrialdietako komunikazio eta teknologia programaren koordinatzaile izendatzea”.

3. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Aginduaren 7. atala aldatzea, honela idatzita geldituko baita:

“7. Honako hauek osatuko dute Denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren Batzorde Teknikoa:

–Estrategiaren arduradun teknikoa, batzordeburua izanen dena.

–Miokardioko infartuaren, iktusaren, politraumatismoaren, ospitalez kanpoko bihotz geldialdietarako arretaren/asistoliako dohaintzen, septizemiaren eta kode guztietan haurrei arreta emateko protokoloen eta aktibazio kodeen koordinatzaileak.

–Programa bakoitzaren koordinatzaileak.

–Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuko burua.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariorde bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposatuta izendatua.

–Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuko burua.

–Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzako Larrialdi Zerbitzuko burua.

–Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzako Larrialdi Ataleko burua.

–SOS Nafarroa Ataleko burua. Aretoko operadoreen arduraduna.

–Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloko burua.

–Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Osasun Planari sostengu emateko unitate teknikoko arduraduna.

–Alfonso Arrieta Aniz jauna, 112-SOS Nafarroaren ordezkaria, Osasun Departamentuaren izenean.

–Daniel Cano Ortega jauna, 112-SOS Nafarroaren ordezkaria, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren izenean.

–María Soledad Alcasena Juango andrea, batzordekide emeritu gisa”.

4. Aurrerantzean, betetzen duten kargua dela-eta aukeratzen diren pertsonek kargua uzten dutenean, izendatzen diren kargudun berriek ordeztuko dituzte, foru agindu berri bat onetsi behar izan gabe.

5. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2007905