175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

213E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 291E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko haur eta nerabeen arloko prebentzioaren eta sustapenaren estrategia ezarri zen (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez eta azaroaren 22ko 600E/2016 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere).

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea haur eta nerabeen arloko prebentzioaren eta sustapenaren estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 291E/2016 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 3., 4. eta 5. apartatuak. Foru agindu horren bidez haur eta nerabeen arloko prebentzioaren eta sustapenaren estrategia ezarri zen (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez eta azaroaren 22ko 600E/2016 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Horrenbestez, apartatu horiek honela idatzita geldituko dira:

“3. Elena Antoñanzas Baztán andrea, Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua, izendatzea haur eta nerabeen arloko prebentzioaren eta sustapenaren estrategiaren arduradun teknikoa.

4. Honako hauek programen koordinatzaile izendatzea:

–Nerea Lamberto Colomo andrea, Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko fakultatibo espezialista, Araceli Mejías Jiménez andrea, Erditzeen eta Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdietako Erizaintza Unitateko burua, eta Cristina Gómez Mariñelarena andrea, Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren arloko Erizaintza Unitateko burua, haurdunaldiko eta erditzeko arriskuei aurrea hartzeko programaren koordinatzaileak izanen baitira.

–Jesús Vaca Guergué jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria, Ainhoa Iceta Lizarraga andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Pediatria Zerbitzuko burua, eta Itziar Peñas Jiménez andrea, Kontsulten eta Pediatriako Eguneko Ospitalearen Erizaintza Unitateko erizaina, haurren eritasun kronikoei arreta emateko eta desgaitasunari aurrea hartzeko programaren koordinatzaileak izanen baitira.

–Aurelio Barricarte Gurrea jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Esku-hartze Epidemiologikoaren eta Txertoen Ataleko burua, haurrak txertatzeko programaren koordinatzailea izanen baita.

–Marta Ramos Zugasti andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko pediatra, María Presentación Bustince Beorlegui andrea, zerbitzu horretako erizaina, eta Natalia Lafuente Larrañeta andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko erizaina, Oinarrizko Osasun Laguntzako haur eta nerabeendako osasun programaren koordinatzaileak izanen baitira.

–María Rosario Múgica Martínez andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko goi mailako teknikaria, haur eta nerabeen osasuna sustatzeko programa komunitarioaren koordinatzailea izanen baita.

–Rocío Ibáñez Espinal andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko gizarte-langilea, haurren berdintasun ezaren eta arrisku psikosozialaren arloko esku-hartze integralaren programaren koordinatzailea izanen baita.

5. Haur eta nerabeen arloko prebentzioaren eta sustapenaren estrategiaren Batzorde Teknikoaren osaera.

5.1. Honako hauek osatzen dute Haur eta nerabeen arloko prebentzioaren eta sustapenaren estrategiaren Batzorde Teknikoa:

–Estrategiaren arduradun teknikoa, batzordeburua izanen dena.

–Programa bakoitzaren koordinatzaileak.

–Oinarrizko Osasun Laguntzaren ordezkaria: Juana Larráyoz Iriarte andrea. Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzako erizaina.

–Lurraldeetako kudeaketa arloen ordezkaria: María Sacramento Lorente Simón andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzako Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua.

–Herritarren ordezkaria: Maider Gabilondo Ariznabarreta andrea, Unicef Navarraren ordezkaria.

–Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren ordezkaria, estrategiaren edukietan eskumenak izanen dituena: –María Teresa Soria Sarnago andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen zuzendaria.

–Batzordekide emerituak: Lázaro Elizalde Soto jauna eta Manuela Sánchez Echenique andrea.

–Osasun Planaren Unitate Teknikoaren sostengua: Itxaso Mugarra Bidea andrea, osasun plangintzaren teknikaria”.

2. Aurrerantzean, betetzen duten kargua dela-eta aukeratzen diren pertsonek kargua uzten dutenean, izendatzen diren kargudun berriek ordeztuko dituzte, foru agindu berri bat onetsi behar izan gabe.

3. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2007906