175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

212E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 7ko 217E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Minbiziari aurrea hartzeko eta arreta emateko estrategia ezarri zen (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 22ko 608E/2016 Foru Aginduaren bidez eta ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere).

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea Minbiziari aurrea hartzeko eta arreta emateko estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 7ko 217E/2016 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 7. eta 8. apartatuak. Foru agindu horren bidez Minbiziari aurrea hartzeko eta arreta emateko estrategia ezarri zen (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 22ko 608E/2016 Foru Aginduaren bidez eta ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Horrenbestez, apartatu horiek honela idatzita geldituko dira:

“7. Honako hauek programen koordinatzaile izendatzea:

–Minbiziari aurrea hartzeko programen koordinatzailea: María Nieves Ascunce Elizaga andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko burua.

–Minbiziari arreta emateko antolaketaren eta egituren programaren koordinatzailea: María Zandio Zorrilla andrea, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.

–Minbiziari arreta pertsonalizatua emateko eta bereizmen handiko programaren koordinatzailea: Nuria Lainez Milagro andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Medikoaren Ataleko burua.

–Minbizirako laguntza psikosoziala emateko programaren koordinatzailea: María Milagrosa Huarte Jiménez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko C-2 Solairuko Erizaintza Unitateko burua”.

8. Nafarroan Minbiziari aurrea hartzeko eta arreta emateko Batzorde Teknikoa honako hauek osatuko dute:

–Estrategiaren arduradun teknikoa, batzordeburua izanen dena.

–Programa bakoitzaren koordinatzaileak.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak izendatutako pertsona bat, estrategiari sostengu teknikoa emanen diona.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasunaren Behatokiaren Ataleko burua: Eva Ardanaz Aicua andrea.

–Marisa Saldaña Lusarreta andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren eta Higienearen Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntza Integraturako zuzendariordea: Nancy Nelly Gonzalo Herrero andrea.

–Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko burua: Enrique Martínez López jauna.

–Kirurgiako Arlo Klinikoaren burua: Miguel Ángel Ciga Lozano jauna.

–Nafarroako Ospitaleguneko Digestio Zerbitzuko burua: José Manuel Zozaya Urmeneta jauna.

–Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologia Zerbitzuko burua: Luis Miranda Orella jauna.

–Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko burua: Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrea.

–San Juan de Dios ospitaleko Zainketa Aringarrietako Unitate Klinikoko burua: María González Ascarza andrea.

–Herritarren ordezkaria: Francisco Arasanz Seral jauna, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko (AECC) lehendakaria”.

2. Aurrerantzean, betetzen duten kargua dela-eta aukeratzen diren pertsonek kargua uzten dutenean, izendatzen diren kargudun berriek ordeztuko dituzte, foru agindu berri bat onetsi behar izan gabe.

3. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2007908