175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

211E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren otsailaren 1eko 43E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere).

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 2.e), 3. eta 4. apartatuak. Foru agindu horren bidez Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategia ezarri zen (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren otsailaren 1eko 43E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Horrenbestez, apartatu horiek honela idatzita geldituko dira:

“e) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoak kide hauek izanen ditu:

1) Estrategiaren arduradun teknikoa, batzordeburua izanen dena.

2) Programa bakoitzaren koordinatzaileak.

3) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko burua, Osasun Mentaleko Kudeatzailetza ordezkatuz.

4) Nerea Egües Olazabal andrea, Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua ordezkatuz.

5) Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza ordezkatuz.

6) Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria, Osasun Departamentua ordezkatuz.

7) Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen zuzendariordea, Nafarroako Ospitalegunea ordezkatuz.

8) Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Ataleko burua, Osasun Planaren Unitate Teknikotik sostengua emateko pertsona gisa.

9) Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea, edo horren eskuordetza hartzen duen pertsona.

10) Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea, edo horren eskuordetza hartzen duen pertsona.

11) Francisco Fernández Nistal jauna, CERMIN-Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien entitateen Batzordeko Batzorde Exekutiboko kidea, herritarrak ordezkatuz.

3. Montserrat de la Fuente Hurtado andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko Arreta Soziosanitarioaren Ataleko burua, izendatzea Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren arduradun teknikoa.

4. Honako pertsona hauek programen koordinatzaile izendatzea:

–Nuria Goñi Ruiz andrea, barrutiko fakultatibo espezialista Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Erabakitzeko Ahalmenaren eta Laguntzaren Jarraitutasunaren Atalean, Ariketa terapeutikoaren eta errehabilitazio funtzionalaren programaren koordinatzaile gisa (lehen mailakoa).

–Ana Fernández Navascués andrea, Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzako Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko erizaina, Zaintzailea gaitzeko eta sostengatzeko programaren koordinatzaile gisa.

–M.ª Pilar Abaurrea Leoz andrea, Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitateko burua Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuaren barruan, Etxeko arreta soziosanitarioaren programaren koordinatzaile gisa.

–Francisco Javier Abad Vicente jauna, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Eriondoa egoitza batean errehabilitazio fisiko nahiz psikikoa egiten pasatzeko programaren koordinatzaile gisa.

–Nicolás Martínez Velilla jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Geriatria Zerbitzuko burua, Adinekoen ahultasunari arreta emateko eta konplikazioei aurrea hartzeko programaren koordinatzaile gisa.

–María Ederra Sanz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Detekzio Goiztiarraren Ataleko burua, Desgaitasun sentsorialari aurrea hartu eta arreta emateko eta autonomia sustatzeko programaren koordinatzaile gisa”.

2. Aurrerantzean, betetzen duten kargua dela-eta aukeratzen diren pertsonek kargua uzten dutenean, izendatzen diren kargudun berriek ordeztuko dituzte, foru agindu berri bat onetsi behar izan gabe.

3. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2007912