175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

38/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, ondoriorik gabe uzten duena Osasuneko kontseilariaren uztailaren 22ko 36/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez Mendillorri auzoan (Iruña) prebentzio neurriak hartu baitziren COVID-19aren egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Uztailaren 22an Osasuneko kontseilariaren uztailaren 22ko 36/2020 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez Mendillorri auzoan (Iruña) prebentzio neurriak hartu baitziren COVID-19aren egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an, eta judizialki berretsi zen, 2020ko uztailaren 23ko auto baten bidez.

Foru agindu horren hirugarren puntuan ezartzen zenez, jarraipen eta ebaluazio etengabea eginen zaie neurri haiei eta, betiere, hamabost eguneko epean gehienez ere, egoera epidemiologikoaren bilakaerarekin bat datozela ziurtatzeko; horren arabera, beraz, luzatu, aldatu edo bertan behera uzten ahalko dira.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egin txostenaren arabera, agerraldi horren kasu berretsiek behera egin dute uztailaren 31tik aurrera. Une hauetan, irizten da Mendillorriko egoera epidemiologikoa Nafarroako beste eskualde batzuetako egoeraren parekoa dela. Hortaz, bidezkoa da bertan behera uztea Osasuneko kontseilariaren uztailaren 22ko 36/2020 Foru Aginduan onetsitako neurriak. Foru agindu horren bidez, Mendillorri auzoan (Iruña) prebentzio neurriak hartu ziren COVID-19aren egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Ondoriorik gabe uztea Osasuneko kontseilariaren uztailaren 22ko 36/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez Mendillorri auzoan (Iruña) prebentzio neurriak hartu baitziren COVID-19aren egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

2. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusira, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzara, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusira, Iruñeko Udalera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villanueva (Ordezko moduan izenpetzen du, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 31ko 19/2020 Foru Dekretuarekin bat).

Iragarkiaren kodea: F2008830