173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

241/2020 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe jakin batzuei baimena ematen diena hizkuntzak irakats ditzaten bateratuz Bigarren Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumak eta Hizkuntzen Urrutiko Irakaskuntza Ofizialaren curriculumak, betiere, NUHEO-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren koordinaziopean.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua kontuan izanik, oinarrizko mailaren eta maila aurreratuen curriculumak ezarri zituena Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoko araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), 24/2015 Foru Dekretua aintzat harturik, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena, eta NUHEOren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldeko txostenak izanik, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu zuen azaroaren 21ean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe jakin batzuk baimentzeko hizkuntzak irakats ditzaten bateratuz Bigarren Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumak eta Hizkuntzen Urrutiko Irakaskuntza Ofizialaren curriculumak, betiere, NUHEOren koordinaziopean.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako ikastetxeei, 2020-2021 ikasturtetik aurrera, Atzerriko Hizkuntzen curriculumak irakats ditzaten hizkuntzen urrutiko irakaskuntzaren curriculumekin bateratuz, kasuan-kasuan adierazten den hizkuntzan, NUHEOrekiko lankidetza programaren arabera.

2. Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek baimena izanen dute, beraz, dagozkien hizkuntzak irakasteko bateratuz Bigarren Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumak eta hizkuntzen urrutiko irakaskuntza ofizialeko curriculumak, NUHEOk koordinaturik, betiere, NUHEOren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideetan ikasturte bakoitzerako onesten diren arauetan finkatzen den mailaketaren arabera.

3. Baimendu diren Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak borondatez sartuko dira programan, eta matrikula egin beharko dute bai Bigarren Hezkuntzako ikastetxean, bai NUHEOn ere. Hortaz, ikasle horien ebaluazioa desberdina izanen da ikasketen balio akademikoaren arabera: alde batetik, Atzerriko Hizkuntza eta/edo Euskal Hizkuntza eta Literatura gainditzea Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzan, bere ebaluazio prozesua izanen duena, eta beste aldetik, hala badagokio, NUHEOren agiria lortzea, dagokion hizkuntzan.

4. Programa honetan hasten diren ikasleei ikastetxeek bermatuko diete bertan segituko dutela, harik eta Hizkuntzen Irakaskuntza Espezializatuen ikasketak burutu arte, gai horri buruz indarra duen araudia kontuan harturik.

5. Hezkuntza Departamentuak bukatutzat eman dezake ebazpen honen 1. puntuan aipatzen den baimena, honako kasu hauetan:

–Ikastetxeak arrazoibidez eskatuz gero. Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eta NUHEOren txostenak beharko dira.

–Baimena bukatutzat emateko moduko gorabeherak gertatuz gero. Horretarako, NUHEOk egindako ebaluazioa hartuko da kontuan.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 3an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen zerrenda, zeinei lankidetza onesten baitzaie Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin (NUHEO), bateratzearren Bigarren Hezkuntzako curriculumak eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko curriculuamak, adierazten diren hizkuntzetan, 2020-2021 ikasturtetik aurrera

IKASTETXEA

HERRIA

ALEMANA

FRANTSESA

INGELESA

EUSKARA

Corellako AGMDE

Corella

X

Arte Eskola, Iruña

Iruña

X

Félix Urabayen NHBHI

Iruña

X

Castejón DBHI

Castejón

X

Iñaki Ochoa de Olza DBHI

Iruña

X

La Paz DBHI

Cintruénigo

X

Iparralde DBHI

Iruña

X

Zangozako Ikastola

Zangoza

X

Iragarkiaren kodea: F2007307