173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-348

Oderizko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Oderizko Kontzejua.

Xedea: Oderizko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Unitate hidrogeologikoa: Aralar:

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraun (Nafarroa).

Larraungo udal-mugarteko Oderitz herriko isuria (Nafarroa), urtean 3.400 m³-ko emaria duena, sarrerako Imhoff biltegian, iragazki biologikoan eta bigarren Imhoff biltegian araztu ondoren, lurrean sartuz ateratzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 2an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007462