173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-347

Erdialde-Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Erdialde-Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Iratxetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Zenborain (Leotz ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Leotz (Nafarroa).

Leozko udal-mugarteko Iratxeta herriko isuria (Nafarroa), urtean 4.500 m³-ko emaria duena, hobi septikoan araztu ondoren la Sierra errekara ateratzen da, eskuinaldetik; Leotz ibaira isurtzen da erreka hori, eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 2an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007461