173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aurrekontu egonkortasunerako plan ekonomiko finantzarioa

Udalak, 2020ko uztailaren 7an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontua orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, gastuen araua ez baita bete.

Erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, bete beharrez Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa.

Diagnostikoaren eta neurrien laburpena:

2019an gastu ez-finantzario doitua 8.594.628 eurokoa zen eta ez zen bete 334.132 eurogatik.

Horren zergatia izan zen, batez ere, 2019ko gastu arrunten goititzea, 2019ko uztailaren 8ko uholdeen ondorioz gertatua. Horrek gastu ez-finantzarioan 545.645 euroko eragin garbia izan du, eta ez du ekarri, beraz, gastuaren egiturazko goititzerik.

Ez-betetzea gertatu baita 2019ko gastu puntuala goititu delako hondamendi baten ondorioz, eta beraz, egoera horren araberakoa izan denez, ez du eraginik hurrengo ekitaldietan; konpon daiteke 2020 eta 2021erako aurrekontuak onetsi eta betearazita mugen barnean.

2020ko aurrekontu onartuak 8.843.872 euroko gastu-muga du, gehienez, eta gastu ez-finantzario doitua 8.843.800 eurokoa da; beraz, printzipioz, ez du gastu-muga gainditzen.

Ondorioz, ez da neurri osagarririk hartu behar behin 2020ko aurrekontua onetsita; baina aurrekontuaren betearazpena zaindu beharko da, ekitaldiaren bukaeran gastu-muga ez gainditzeko.

Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Tafallan, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2007478