173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ordenantza, Bazkalekuen eta herri-larreen aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Sartagudako Bazkalekuen eta herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Sartagudan, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2008190