173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREZU

Ordenantza, Sarbideak eta aparkalekuak arautzen dituena. Hasierako onespena

Errezuko Kontzejuak, 2020ko uztailaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Errezuko Kontzejuan sarbideak eta aparkalekuak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Errezun, 2020ko uztailaren 4an.–Kontzejuko burua, Alfredo Buldain Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2008234