173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 372. lurzatian, UC 5 “El Sitiadero” unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko uztailaren 22ko 47/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 372. lurzatiaren xehetasun-azterketa (UC 5 “El Sitiadero”), Gaspar Martín Rodríguezek sustatua eta Ramón Andueza Diaz arkitektoak idatzia, ikus-onetsi gabe, 2020ko ekaineko datarekin. Espediente zenbakia: 4/2020.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udalbatzaren osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.

Puiun, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2008090