173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

44E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, zeinaren bidez Nafarroako enpresei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten baitira, naturan jarduerak egiteko heziketa- eta kirol-proiektuak gauza ditzaten 2020an, Nafarroako Foru Komunitateko 14 eta 17 urte bitarteko haurrei zuzendurik. DDBN identifikazioa: 515526.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 14.1 artikuluak ezartzen duenez, Foru Komunitateko kirol-administrazioak kirol-jarduerak sustatzeko programak bultzatuko ditu eskolako umeei zuzendurik, Nafarroako hezkuntza-administrazioarekin, toki-entitateekin, kirol-entitateekin eta beste entitate publiko zein pribatuekin elkarlanean, kasua bada.

Nafarroako Kirolaren Institutuak Kirolaren Zuzendariordetzaren bitartez esleiturik dauzkan eginkizunen artean dago mota guztietako kirol-jarduerak eta jarduera fisikoak sustatzea Nafarroako gizarte osoan, horretarako laguntzak eta dirulaguntzak emanez.

Kasu honetan, Nafarroako Kirolaren Institutuak naturan egiten diren jarduerak bultzatuko ditu, heziketa- eta kirol-proiektuen barnean.

Proiektu horien helburua da naturan jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak egitea, ingurumenean eragin txikia dutenak eta, horrenbestez, natura zaintzen lagunduz, heziketaren eta kirolaren ikuspegitik; lehentasuna izanen du jarduera fisikoa modu jarraituan egiteko ohiturak sortzeak, balio, jarrera eta arau batzuei loturik, eta jarduera fisikoak norberaren garapenean dituen ondorioak ere azalduko dira.

Heziketaren eta kirolaren arloko proiektu hauen babesean egiten den jarduera fisikoak izan behar du, alde batetik, tresna bat, gaitasun fisikoak eta mugimendukoak hobetzeko eta horrela ohitura osasuntsuak finkatzeko; eta, bestetik, afektibitatearen eta harremanen inguruko gaitasunak eskuratzeko, beharrezkoak baitira gizartean bizitzeko.

Halaber, balio batzuk ere sustatuko dira, hala nola lagunartekotasuna, norbere mugak gainditzea, inklusioa, aurkariarenganako errespetua, joko garbia eta genero-berdintasuna; balio horiek Kirolaren Balioen Planean daude jasota, eta Nafarroako Gobernuak bultzatu egiten ditu, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez. Horrekin loturik, ez dira ahaztu behar ingurunearen ezagutza eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa.

Gazteek halako proiektuetan parte hartzeak familia eta lana bateragarri egitea erraztuko du, seme-alaba nerabeak dituzten eta laneko eta familiako betebeharren artean oreka justu bat aurkitzeko erronkari aurre egin beharrean dauden familien eskariari erantzuteko.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako enpresei dirulaguntzak emateko deialdia onestea, naturan jarduerak egiteko heziketa- eta kirol-proiektuak gauza ditzaten, Nafarroako Foru Komunitateko 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako enpresei dirulaguntzak emateko deialdia onestea, naturan jarduerak egiteko heziketa- eta kirol-proiektuak gauza ditzaten 2020an, Nafarroako Foru Komunitateko 14 eta 17 urte arteko gazteei zuzendurik.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru-agindu honen I. eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5110-4709-336100: Naturan jarduerak egiteko eskola-kanpainak

2020

40.000,00

4. Foru-agindu hau eta I., II. eta III. eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzenduta; horretarako, hilabeteko epea izanen da, argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

6. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea foru-agindu honen kontra, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko uztailaren 3an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako enpresei dirulaguntzak ematea norgehiagokako araubidean, naturan jarduerak egiteko heziketa- eta kirol-proiektuak gauza ditzaten, Nafarroako Foru Komunitateko 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendurik.

Dirulaguntzak bideratuko dira hein batean ordaintzera naturan jarduerak egiteko heziketa- eta kirol-proiektuak antolatzeak, kontrolatzeak eta garatzeak sortutako defizitak. Proiektuok 2020an eskainiko eta eginen dira, eta hiru egun iraun beharko dute, deialdiaren II. eranskinarekin bat.

2. Helburua.

2.1. Naturan egiteko heziketa- eta kirol-proiektu horien helburua da jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak egitea natura-ingurunean, ingurumenean eragin txikia dutenak eta, hala, natura zaintzen lagunduz, heziketaren eta kirolaren ikuspegitik; lehentasuna izanen du jarduera fisikoa modu jarraituan egiteko ohiturak sortzeak, balio, jarrera eta arau batzuei loturik, eta jarduera fisikoak norberaren garapenean dituen ondorioak ere azalduko dira.

2.2. Heziketaren eta kirolaren arloko proiektuon babesean egiten den jarduera fisikoak izan behar du, alde batetik, tresna bat, gaitasun fisikoak eta mugimendukoak hobetzeko eta, hala, ohitura osasuntsuak finkatzeko; eta, bestetik, afektibitatearen eta harremanen inguruko gaitasunak eskuratzeko, beharrezkoak baitira gizartean bizitzeko.

Halaber, balio batzuk ere sustatuko dira, hala nola lagunartekotasuna, norbere mugak gainditzea, inklusioa, aurkariarekiko errespetua, joko garbia eta genero-berdintasuna; balio horiek Kirolaren Balioen Planean daude jasota, eta Nafarroako Gobernuak bultzatu egiten ditu, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez. Horrekin loturik, ez dira ahaztu behar ingurunearen ezagutza eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa.

2.3. Gazteek halako proiektuetan parte hartzeak familia eta lana bateragarri egitea erraztuko du, seme-alaba nerabeak dituzten eta laneko eta familiako betebeharren artean oreka justu bat aurkitzeko erronkari aurre egin beharrean dauden familien eskariari erantzuteko.

2.4. Aurkezten diren proiektuek, xede eta helburu orokorrak betetzeaz gainera, aurreko puntuan xedatutakoarekin bat, II. eranskinean adierazten diren ezaugarriak bete beharko dituzte, jarduera motari, langileei, iraupenari eta beste arlo batzuei dagokienez.

3. Entitate onuradunak.

3.1. Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismo aktibo eta kulturaleko enpresek eskatzen ahalko dituzte deialdi honen xede diren dirulaguntzak, gaur egun kirol zerbitzuak ematen badituzte.

3.2. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Nafarroako Kirolaren Institutuko beste deialdi zehatzago batzuen helburu diren heziketa- eta kirol-proiektuak. Eta, horietaz gainera, aurrekontuan inolako diru-sarrerarik aurreikusten ez dutenak ere bai.

4. Entitate onuradunen betebeharrak.

4.1. Dagokien erregistroan inskribatuta egotea, kirol-zerbitzuak eta turismo aktibo eta kulturalekoak ematen dituzten enpresa gisa.

4.2. Ez dira onuradun izaten ahalko apustu enpresen finantzaketa eta/edo babesa duten entitateak (apustu-makinen operadore diren enpresak barne), izan finantzaketa hori osorik edo partzialki. Halaber, bazter utziko dira halako enpresen edozein publizitate mota duten entitateak, dela instalazioetan, dela jantzietan eta materialean.

Halaber, ez dira onuradun izaten ahalko sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan-praktikak egiteagatik edo onartzeagatik administrazio-zehapen irmo bat edo kondena-epai irmo bat betetzen ari diren erakundeak. Horretaz gainera, ez dira onuradun izaten ahalko arrazoi horiengatik ezarritako zehapen bat edo kondena-epai irmo bat bete zain dauden entitateak.

4.3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

4.4. Dirulaguntzen onuraduna izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik kanpo egotea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

5. Diruz laguntzeko moduko gastuak.

Aurkeztu den heziketa- eta kirol proiektuari-dagozkion gastuak baino ez dira izanen, eta, zehazki, honako hauek:

A) Proiektua garatzeko behar diren langileen soldatak eta gizarte-segurantza:

–Proiektuaren koordinatzaile bat.

–Kirol-jarduera fisikoetako monitoreak eta jarduera osagarrietako monitoreak, ostatuko langileak, autobus-gidaria eta beste batzuk.

B) Parte-hartzaileen ostatua eta mantenua.

C) Parte-hartzaileen joan-etorriak, jarduerak egiten dituzten tokitik gaua igarotzen duten lekuraino, eta alderantziz.

D) Jarduerak egiteko beharrezkoa den kirol-material espezifikoa, jarduerak irauten duen denboraren proportzioan.

E) Kirol-jardueren eta jarduera osagarri eta alternatiboen kostua.

F) Proiektua garatzeko behar diren beste gastu batzuk, jarduerak irauten duen denboraren proportzioan.

–Istripu eta gizarte-erantzukizuneko aseguruak.

–Ostatu-asegurua.

–Jardueretan erabilitako ibilgailuen zergak.

–Jardueretan erabilitako ibilgailuak berrikustea eta ikuskatzea.

6. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Dirulaguntzetarako eskaerak eta justifikaziorako agiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

6.3. Dirulaguntzetarako eskaera eta hasierako dokumentazioa Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluei jarraikiz, eskaerak ez dira aurkeztutzat hartuko nola eta ez diren egokitzen laguntzen fitxan dagoen eredura eta ez diren aurkezten telematikoki, aipatutako fitxa erabiliz. Beraz, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ez dira zuzentzen ahalko.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

6.4. Eranskin guztiak Nafarroako Kirolaren Institutuaren bulegoetan eta http://www.deporte.navarra.es webgunean jaso daitezke.

7. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

7.1. Eskabideak deialdi honen IV. eranskinean ezarritako inprimakiaren bidez aurkeztuko dira, eta jarraian zehazten diren gainerako agiriak ere gaineratu beharko dira:

7.1.1. Heziketa- eta kirol-proiektua.

A) Helburu orokorrak.

B) Edukiak:

B.1. Jardueren deskribapena (kirol-jarduerak, jarduera osagarriak eta alternatiboak).

B.2. Jardueren metodologia eta antolaketa.

B.3. Jardueren denbora-banaketa (kirol-jarduerak, jarduera osagarriak eta alternatiboak).

C) Giza baliabideak:

Proiektua diseinatzen, antolatzen, kontrolatzen eta garatzen zuzenean parte hartzen duten langileen deskribapena. Adierazi behar da zer esperientzia eta titulazio duten proiektuan zuzentzen dituzten jarduerekin loturik (tituluen fotokopiak erantsi behar dira).

D) Parte hartzeko aurreikuspena:

Parte-hartzaileen kopurua eta esleitutako datak.

E) Baliabide materialak eta instalazioak.

F) Segurtasuna:

F.1. Instalazioetan eta proiektuko jarduera bakoitza gauzatzean izanen diren segurtasun neurrien deskribapena.

F.2. Proiektuan osasun-laguntzarako eta ebakuaziorako ezarri diren planen deskribapena.

F.3. Jarduerak garatzean COVID-19arekin loturik indarrean dauden segurtasun-baldintzak eta -neurriak deskribatzea.

G) Proiektuaren garapenaren jarraipena eta ebaluazioa.

7.1.2. Heziketa- eta kirol-proiektuaren diru-sarrera eta gastu guztien aurrekontua (VI. eranskina).

7.1.3. Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, frogatuz egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Nafarroako Kirolaren Institutuaren egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan.

7.1.4. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna izanen duena, frogatuz eskatzaileak egunean dituela Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Nafarroako Kirolaren Institutuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.

7.1.5. Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, adierazten duena entitatea ez dagoela dirulaguntzen onuradun izateko debeku-egoeretan. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira (IV. eranskina).

7.1.6. Erantzukizunpeko adierazpena, erakundearen ordezkariak emana, adieraziz laguntza eskatzen denean ez dela ari betetzen administrazio-zehapen edo kondena-epai irmorik sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan-praktikak egiteagatik edo onartzeagatik. Horretaz gainera, ez dira izanen onuradun arrazoi horiengatik ezarritako zehapen bat edo kondena epai irmo bat bete zain dauden entitateak (IV. eranskina).

7.1.7. Erantzukizunpeko adierazpena, erakundearen ordezkariak emana, adieraziz erakundea ez dagoela finantzaturik eta/edo babesturik, guztiz edo partzialki, apustu enpresen bidez (apustu-makinen operadore diren enpresak barne). Era berean, ez da izaten ahalko enpresa mota horien publizitaterik, ez instalazioetan, ez janzkeretan eta jarduerak egiteko erabilitako materialean. (IV. eranskina).

7.1.8. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, 16. oinarri arauemailean ezartzen denari jarraikiz.

8. Eskaera zuzentzea.

Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak ez baditu betetzen, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

9. Antolamendua eta instrukzioa.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetza izanen da laguntza hauek emateko prozedura antolatu eta instrukzioa egiteko unitate organiko eskuduna.

10. Dirulaguntzak emateko prozedura, balioespena eta zenbatekoa.

10.1. Dirulaguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

10.2. Nafarroako Kirolaren Institutuak programa bakoitzerako 40.000,00 euro bitarte bideratzen ahalko du, aurrekontuetan den diruaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

Esandako zenbateko hori 2020ko Aurrekontu Orokorretako “Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko” izeneko A50002 A5110 4709 336100 partidaren kargura zenbatuko da.

Muga horiek kontuan harturik, deialdi honen III. eranskinean azaltzen den baremoaren arabera finkatuko dira ematen diren dirulaguntzak, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak 2020ko ekitaldirako daukan aurrekontuan horretarako kreditu aski eta egokia izatearen mende egonen dira.

10.3. Kasuan kasuko dirulaguntza ematerakoan, alderatu eginen dira aurkeztutako eskaerak, horien artean lehentasuna ezartzeko, III. eranskinean zehazten den baremoari jarraituz. Puntuaziorik handiena lortu duen eskatzaileari esleituko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa. Eragiketa hori egindakoan eskura dagoen kreditua agorturik ez badago, bigarren puntuaziorik handiena lortu duen enpresari esleituko zaio gelditzen den saldoa, ezarritako hurrenkerari jarraituz. Eragiketa hori gainerako enpresa eskatzaileekin errepika daiteke, aurrekontuko kreditua agortu arte.

Esleitu beharreko zenbatekoan, jarduerak sortutako defizita izanen da muga.

11. Ebazpenak.

11.1. Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du dirulaguntza esleitzeko behar den ebazpena. Interesdunei beranduenez 90 egun naturaleko epean jakinaraziko zaie, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

11.2. Ezarritako epean ebazpen berariazkorik jakinarazten ez bada, eskaerak ezetsitzat hartuko dira.

11.3. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, gainerako eskaeren ezespena adierazi beharko da berariaz, halakorik bada.

11.4. Deialdi honetan onartzen diren proiektuetarako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira helburu bererako administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek –estatukoak nahiz atzerrikoak– ematen dituzten bestelako laguntza edo baliabideekin, are erabiltzaileen ekarpen edo kuotetatik heldu diren baliabideekin ere. Nolanahi ere, horien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ez du gaindituko inola ere garatu beharreko jardueraren kostua.

11.5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.r) artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Nafarroako Kirolaren Institutuko iragarki-taulan jarriko dira deialdi honetan emandako dirulaguntzak eta haien onuradunen zerrenda.

12. Frogagiriak eta proiektuaren memoria.

12.1. 2020ko irailaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuaren frogagiriak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Bereizita aurkeztuko dira agiriok, eta izenaren bidez behar bezala identifikaturik. Honako hauek jasoko dira haietan:

–Heziketa- eta kirol-proiektua egitean sortutako diru-sarrerak eta gastuak jasotzen dituen emaitzen kontua. Entitateko kudeatzaileak sinatuko du emaitzen kontua.

–Jarduera dela eta, edozein administrazio publikok, entitate pribatuk edo partikularrek egindako diru-sarrera guztien zerrenda, zenbakiduna eta zehatza. Parte-hartzaileek kuota bat ordaindu behar badute, diru-sarrera horiek zehaztu eta justifikatuko dira.

–Diruz lagundutako jardueragatik ordaindutako gastu guztiak (ez diruz laguntzeko moduko kontzeptuak bakarrik) dakartzaten fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakidun eta zehatza. Honako hauek sartuko dira: hartzekoduna, fakturaren/frogagiriaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketaren eguna (VII. eranskina).

–Ordaindutako fakturak, emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa jasota. VII. eranskinean aurkeztutako zerrendan dagokion zenbakia adieraziko da fakturetan, eta ordainketaren frogagiriak erantsiko dira. Honako hauek izaten ahal dira: bankuko ordainagiriak; hornitzaileak sinatutako eta zigilatutako fakturak, “ordaindua” zigilua dakartela; fakturari erantsitako erosketa tiketa; edo beste edozein agiri, dagokion faktura ordaindu dela frogatzen duena.

–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (VIII. eranskina).

–Azpikontrataziorako inprimakia (IX. eranskina).

–Hornitzaileak aukeratzeko erabakia justifikatzeko inprimakia (X. eranskina).

–Heziketa- eta kirol-programaren memoria teknikoa, atal hauek zehaztuta:

1.–Edukiak:

–Egindako jarduerak, noiz egin diren zehaztuta.

–Parte-hartzearen gaineko datuak: parte-hartzearen datuen taula, honako hauek zehaztuta: Astea/parte-hartzaile kopurua (sexuaren arabera banakatuta)/parte-hartzaile guztiak (gazteak eta taldeetako arduradunak).

2.–Balorazio teknikoa.

2.1. Talde bakoitzaren ebaluazioaren emaitzak garraioari, jarduerei, monitoreei, materialari eta ostatuari (jatekoa, garbiketa, gela, tratu pertsonala) dagokienez, ebaluazio-txantiloietan oinarrituta.

2.2. Hobetu beharrekoak.

3.–Egindako jardueren argazki bidezko euskarria.

4.–Publizitate betebeharrak bete izanaren frogak, hala nola fotokopiak, argazkiak, eta abar, 15.7 oinarriaren arabera.

12.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak ez baditu betetzen, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

13. Dirulaguntza ordaintzea.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera egin ondoren, eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 12. oinarrian adierazitako frogagiriak; transferentzia bidez ordainduko da hiru hilabeteko epean, kasuan kasuko ebazpena argitaratzen denetik hasita. Ebazpen hori 2020ko ekitaldian eman eta jakinaraziko da.

14. Jarraipena eta kontrola.

Nafarroako Kirolaren Institutuak izanen du ardura, Kirola Sustatzeko Ataleko teknikarien bitartez, proiektuaren jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko.

15. Betebeharrak.

15.1. Zer helburutarako ematen diren dirulaguntzak, hartarako erabiliko dituzte onuradunek eta hala egiten dutela agiri bidez frogatu; orobat, Nafarroako Kirolaren Institutuak eskatutako egiaztapenak onartuko ditu eta haiek egin daitezen lagunduko.

15.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen kasu guztietan.

15.3. Dirulaguntzen onuradunek eguneratuta eduki behar dituzte Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere bete beharko dituzte.

15.4. Onuradunek adierazten dute ez direla ari betetzen zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, edo, edonola ere, ez daudela zehapen- eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik. (IV. eranskinean geratuko da adierazita –Eskaera–).

15.5. Begiratuko da betetzen dela Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana, baita Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea ere.

Zehazki, neurriak hartuko dira hondakinik ez sortzeko (ahalik eta paper gutxien erabiltzea, ahal den guztietan txorrotako ura erabiltzea, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak alde batera uztea, etab.), bai eta behar diren neurriak ere hondakinak bereiziko direla bermatzeko, horiek birziklatze aldera (gai organikoak, ontziak eta materialak, papera eta kartoia eta gainerakoa, gutxienez), proiektua zein udaletan garatzen den, hango hondakin-kudeaketarekin bat.

2020tik aurrera, ez da erabiltzen ahalko plastikozko poltsarik, salbu eta plastiko konpostagarrizko poltsak badira, eta betiere betetzen baldin badituzte 13432:2000 UNE-EN arauan edo horren baliokidea den beste arau batean ezarritako betebeharrak. Poltsa horiek ez dira doan ematen edo banatzen ahalko.

Halaber, ez da erabiliko plastikozko plater, edalontzi, kikara edo erretilurik, betiere erabili eta botatzekoak badira eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauaren aplikazio-eremuan sartzen ez badira (salbuespen izanen dira material biodegradagarriz eginikoak); banakako dosietan ontziratutako produkturik eta erabilera bakarreko kapsularik ere ez, ezin badira birziklatu prozesu organiko edo mekanikoen bidez.

15.6. Egiaztatu eta kontrolatzeko lanak bermatzeko, kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatu bezala.

15.7. Onuradunek Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala edo xedatzen den beste bat erabili beharko dute dirulaguntzaren xede diren jardueren publizitatean eta zabalkundean, betiere urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua.

15.8. Onuradunak behartuta daude egin beharreko jarduera guztietan osasun- eta kirol-agintaritza eskudunek ezarritako neurriak eta baldintzak errespetatzera, eta, halaber, beharturik egonen dira datozen hilabeteetan ezar daitezkeenak betetzera ere.

15.9. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

15.10. Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta 28.3 artikuluen arabera.

15.11. Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

16. Gardentasun-betebeharrak.

Enpresa onuradunek, eskabidearen inprimakiaren IV. eranskinaren bidez, telematikoki aurkeztuko dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko aitorpena, eta, behartuta badaude, hilabeteko epean –dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita– aurkeztuko dute eskatutako dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, zeinaren bidez Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baitira. (V. eranskina).

17. Azpikontratazioa eta entitate hornitzaileen kontratazioa.

17.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, beste batzuekin hitzartzea dirulaguntzaren xede den jardueraren erabateko edo hein bateko gauzatzea. Enpresa onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, kontzeptu honetatik kanpo geldituko da horretarako behar diren gastuen kontratazioa.

Enpresek, gehienez ere, lagundu den jarduerari emandako dirulaguntzaren % 50 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako.

17.2. Entitate hornitzaileen kontratazioa.

Dirulaguntzei buruzko Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, aholkularitza- edo laguntza-enpresek egindako ekipo ondasunen edo zerbitzuen horniduren kasuan, dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela eta, ez badago merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina entitate.

18. Ez-betetzeak.

18.1. Deialdi honen oinarri arautzaileetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza galtzea ekarriko du berekin eta, ondorioz, jasotako dirua itzuli beharra; hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea ere izan dezake ondorio, ordenamendu juridikoan aurreikusitako gainerako erantzukizunak galarazi gabe.

18.2. Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da.

19. Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

19.1. Laguntzen eskabidea eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (http://www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

19.2. Deialdi honen prozeduraren barruan egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematikoki eginen dira entitate eskatzaileen helbide elektroniko gaituaren (HEG) bidez.

Helbide elektroniko gaitua Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, helbide elektroniko gaitua lortzen den helbide berean.

20. Datu pertsonalen babesa.

Deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz sortzen diren datu pertsonalen tratamendua Datuak Babesteko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorraren, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudiaren mende eginen da.

Deialdi honen XI. eranskinean, datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen da.

21. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz. Era berean, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak foru-agindu hau aplikatuz ematen dituen ebazpenen aurka, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendurik; hilabeteko epea izanen da horretarako, haiek jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatuarekin bat.

22. Aplikatzekoa den legedia.

Foru-agindu honetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatuak aginduko du.

II. ERANSKINA

Proiektuen ezaugarriak

1. Alderdi orokorrak.

Naturan jarduerak egiteko heziketa- eta kirol-proiektuek honako alderdi orokor hauek izan behar dituzte oinarri:

Parte-hartzaileak: Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren 14 eta 17 urte bitarteko gazteak, beti arduradunak lagun dituztela.

Jaioterria: Nafarroako Foru Komunitatea.

Proiektuaren iraupena, guztira: 2020ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean eskainiko da.

Eskainitako jardueren iraupena: 3 egun. Astelehenetik asteazkenera edo asteazkenetik ostiralera. Lehenbiziko bi egunetan goizez eta arratsaldez, eta azkeneko egunean goizez.

Ostatua eta mantenua: 1. egunean: afaria eta lo egitea; 2. egunean: gosaria, bazkaria, afaria eta lo egitea; eta 3. egunean: gosaria eta bazkaria.

2. COVID-19arekin lotutako segurtasun-neurriak.

Hezkuntza- eta kirol-proiektuan garatzen diren jarduera guztiek indarrean dauden segurtasun-baldintzak eta -neurriak izan beharko dituzte COVID-19ari dagokionez, eta horien artean nabarmentzekoak izanen dira mugikortasunari, edukierari, prebentzioari, higiene- eta osasun-arlokoei eta beste batzuei dagozkienak.

3. Edukiak.

Heziketa- eta kirol-proiektuan hiru jarduera mota izanen dira, eta honela garatuko:

a) Kirol-jarduerak: nahitaezkoa izanen da jarduera guztiak natura-ingurunean eta naturarekin harremana izanik garatzea, beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuta eta jarduera bakoitzak behar dituen baliabide materialekin, giza baliabideekin eta azpiegiturekin. Goizeko eta/edo arratsaldeko ordutegian eginen dira.

b) Jarduera osagarriak: atal honetan sartzen diren jarduera guztiek heziketaren ikuspegia izanen dute eta kirol-jardueren osagarri izanen dira. Ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa eta ingurunearen eta bertako tradizioen ezagutza landuko dira jarduera horietan.

Kirol-balioak (inklusioa, lagunartekotasuna, berdintasuna, errespetua, joko garbia eta norbere mugak gainditzea) garatzeak eta sustatzeak atal berezia izanen dute jarduera osagarri hauetan, eta horiek lantzeko saio berariazkoak eginen dira partaideekin; besteak beste eta bereziki, balio horiek sustatzeko Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez egindako bideoak ikustea.

Goizeko, arratsaldeko edo gaueko ordutegian eginen dira, proiektuaren arabera.

c) Jarduera alternatiboak: halako jarduerak eginen dira, soil-soilik, eguraldi txarra denean edo suertatzen diren beste arrazoi batzuen ondorioz kirol-jarduerak eta jarduera osagarriak ezin badira baldintza onetan egin segurtasunaren eta garapenaren aldetik.

4. Segurtasuna instalazioetan eta jardueretan.

4.1. Heziketa- eta kirol-proiektuetako jardueretan aritzeko eskatzen diren segurtasun-neurriak hartu behar dira jarduera guztietan.

4.2. Uretako jardueren kasuan, parte-hartzaileek ezinbestekoa eta nahitaezkoa izanen dute igerian jakitea. Antolatzaileek ez diete emanen baimenik uretako jarduerak egiteko igerian ez dakitenei. Gainera, beharrezko eta berariazko neurriak hartuko dituzte hori kontrolatzeko.

4.3. Uretan egiten diren jarduera guztietan nahitaezkoa izanen da salbamendu-txalekoa eramatea.

4.4. Jarduerak behar bezala egiten direla bermatuko duten segurtasun-neurriak izan behar dituzte instalazio guztiek.

4.5. Nahitaezkoa izanen da larrialdi kasuetan jarduteko protokolo bat izatea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuarekin koordinatuta.

5. Giza baliabideak eta prestakuntzakoak.

5.1. Honako hauek arduratuko dira heziketa- eta kirol-proiektua egiteaz:

–Proiektua antolatzeaz, kontrolatzeaz eta garatzeaz arduratuko den koordinatzaile bat.

–Naturan egiten diren jardueretako monitoreak, berariazko prestakuntza izanen dutenak, zuzentzen duten jarduera zein den.

–Prestakuntza duten jarduera osagarrietako monitoreak.

5.2. Kirol-jarduerak egiteaz arduratzen diren monitore guztiek berariazko prestakuntza izan behar dute ematen duten jarduera fisiko eta kirol-jarduera horretan.

5.3. Parte-hartzaileen talde bakoitzeko jardueren monitore ratioa ezarriko da, jardueraren, arriskuaren eta egiteko tokiaren arabera.

5.4. Programa garatu bitartean hainbat lanetan aritzen diren proiektuko langile horiek ez dute izanen inolako lan-kontratu harremanik Nafarroako Gobernuarekin.

6. Parte-hartzaileak.

6.1. Proiektuak Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduak izanen dira, kirola egiteko gaitasunarekin loturiko mugarik gabe.

6.2. Deialdiaren xede nagusia kontuan hartuta, ez da baztertzen ahalko inolako gazterik hautapen-prozesuen ondorioz. Kontuan hartu beharko da behar bereziak dituzten gazteen integrazioa, eta aukera eman beharko zaie une oro proiektuan parte hartzeko. Hori betetzen ez bada, dirulaguntza galduko da.

6.3. Talde guztiek arduradun bat edo hainbat izanen dituzte, eta haiek arduratuko dira taldeak antolatzen laguntzeaz beharrezkoa den jardueretan eta ostatu lekuetan. Otorduetan lagunduko dute, eta gauetan ordena eta ordutegiak betearazteaz arduratuko dira. Halaber, edozein arrazoirengatik programatu gabeko joan-etorriren bat egin behar duten gazteei lagunduko diete, baita programaturiko jarduera guztietan ere.

6.4. Arduradunen ratioa, proiektuan parte hartzen duten gazte kopuruaren arabera:

TALDEA

GUTXIENEZ

15 arte

1

16tik 30era bitarte

2

30etik 50era bitarte

3

50etik 75era bitarte

4

75etik 100era bitarte

5

Premia bereziak dituzten gazteen kasuan, taldearen beharren arabera ezarriko da ratioa.

7. Ostatua.

Parte-hartzaile guztiek, hala gazteek nola irakasleek, jarduera lekutik ahalik eta hurbilen hartu behar dute ostatu. gehienez ere 30 km-ra.

8. Baliabide materialak eta azpiegiturak.

8.1. Heziketa- eta kirol-proiektuaren barnean egin beharreko jarduera bakoitzean aritzeko beharrezko eta berariazko material guztia jarriko dute enpresa onuradunek parte-hartzaile bakoitzaren eskura.

8.2. Material guztia behar bezala erabiltzeko moduan egonen da, eta onuradunen ardura izanen da hura konpondu edo ordeztea.

9. Baimenak.

Deialdi honetako enpresa onuradunek bermatu behar dute legezko beharkizunak betetzen direla heziketa- eta kirol-proiektuko jarduera guztiak egiteko baimenei dagokienez.

10. Laguntza teknikoa.

Entitate onuradunak beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzen ahalko dira zerbitzuetako edozein egiteko: ostatua, mantenua, garraioa, lurreko eta uretako kirol jarduerak egitea, aisialdiko jarduerak, etab., I. eranskineko 17. oinarriarekin bat.

11. Osasun-laguntza.

Parte-hartzaileentzako istripu-asegurua kontratatu behar dute enpresa onuradunek. Horretaz gainera, erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute.

III. ERANSKINA

Baremoa. Balorazio-irizpideak

Deialdi honetaz baliatu nahi duten enpresek aurkeztutako eskaerak barematzeko balorazio irizpideak honako honetan oinarritzen dira:

Proiektuaren alderdi teknikoak:

1. Proiektuaren helburuak: 5 puntu gehienez.

–14-17 urteko gazteen adinari eta ezaugarriei egokituak. 5 puntura gehienez.

2. Edukiak: 88 puntu gehienez.

2.1. Kirol-jarduerak: 50 puntu gehienez.

–Motibagarriak, era askotakoak eta zailtasunaren arabera mailakatuak. 5 puntu gehienez jarduera bakoitzeko.

–Ingurumenaren alde sentsibilizatzeko eta ingurunea ezagutzeko helburuei egokituak: 5 puntu gehienez jarduera bakoitzeko.

2.2. Jarduera alternatiboak: 30 puntu gehienez.

–Motibagarriak, era askotakoak eta zailtasunaren arabera mailakatuak. 3 puntu gehienez jarduera bakoitzeko.

–Ingurumenaren alde sentsibilizatzeko eta ingurunea ezagutzeko helburuei egokituak: 3 puntu gehienez jarduera bakoitzeko.

2.3. Jarduera osagarriak: 8 puntu gehienez.

–Motibagarriak, era askotakoak eta zailtasunaren arabera mailakatuak. 2 puntu gehienez jarduera bakoitzeko.

–Ingurumenaren alde sentsibilizatzeko helburuari eta ingurunea eta bertako tradizioak ezagutzekoari egokituak: 2 puntu gehienez jarduera bakoitzeko.

3. Antolaketa: 9 puntu gehienez.

–Egoki sekuentziatzea egitekoak diren jarduerak (denbora banaketa/jarduerak): 3 puntu gehienez.

–Monitoreen ratioa talde/jarduera bakoitzeko: 6 puntu gehienez.

  • Monitore bat / 5 parte-hartzaile = 6 puntu.
  • Monitore bat / 7 parte-hartzaile = 4 puntu.
  • Monitore bat / 9 parte-hartzaile = 2 puntu.

4. Giza baliabideak:

–Proiektuko koordinatzailearen lan esperientzia eta titulazioa. 10 puntu gehienez.

–Naturan egiten diren jarduera fisikoetako eta kirol jardueretako monitore bakoitzaren lan esperientzia. 10 puntu gehienez monitore bakoitzeko. Puntu 1 esperientzia urte bakoitzeko.

–Monitore bakoitzaren berariazko titulazioa, irakasten duen jarduerarekin lotura izan behar duena: 10 puntu gehienez monitore bakoitzeko.

5. Baliabide materialak: 20 puntu gehienez.

–Proiektuan programatutako jarduera bakoitzean eskura dagoen material kopurua, parte-hartzaileen kopuruaren arabera: 15 puntu gehienez.

–Desgaitasuna duten pertsonei egokitutako materiala eta instalazioak: 5 puntu gehienez.

6. Segurtasuna: 20 puntu gehienez.

–Jarduera eta instalazio bakoitzean ezarritako segurtasun-neurrien kalitatea: 15 puntu gehienez.

–Osasun laguntzarako eta ebakuaziorako ezarri diren planak: 5 puntu gehienez.

7. Proiektuaren iraupena: 5 puntu gehienez.

–5 hilabetetik 6 hilabetera bitarte: 5 puntu.

–4 hilabetetik 5 hilabetera bitarte: 4 puntu.

–3 hilabetetik 4 hilabetera bitarte: 3 puntu.

–2 hilabetetik 3 hilabetera bitarte: 2 puntu.

–Hilabetetik 2 hilabetera: 1 puntu.

–Hilabete baino gutxiago: 0 puntu.

8. Parte-hartzaileen ostaturainoko distantzia: 10 puntu gehienez.

(Ostatutik urrutien dagoen jarduera hartuko da erreferentzia gisa).

–Jardueratik 0-10 km-ra: 10 puntu.

–Jardueratik 10 eta 20 km-ra bitarte: 7 puntu.

–Jardueratik 20 eta 30 km-ra bitarte: 3 puntu.

9. Aukera-berdintasuna eta genero-ikuspegia: 6 puntu gehienez.

–Emakumeen eta gizonen berdintasuna, proiektuko jardueretako begirale kopuruari dagokionez. BAI: 2 puntu.

–Baditu neurriak langileen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteko: BAI: 2 puntu.

–Proiektuaren deskribapena genero-ikuspegia kontuan harturik: 1 puntu.

–Matrikularen datuak, sexuaren arabera banakatuta. 1 puntu.

Iragarkiaren kodea: F2007489