173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Alkateordearen eginkizunak beteko dituen Kudeaketa Batzordeko kidearen izendapena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buru Nicolás Camino Caminondok, 2020ko uztailaren 8an, 36/2020 Ebazpena eman du, alkateordearen eginkizunak beteko dituen kidearen izendapenari buruz. Hori guztia, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak esleitzen dizkion ahalmenak erabiliz. Hona hemen ebazpen horren testua:

1.–José Luis Hualde Iroz Kudeaketa Batzordeko kidea izendatzea, alkateordearen kargua bete eta batzordeko burua ordezka dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritako kasuetan.

Ezartzea ezen alkateorde horrek Kudeaketa Batzordeko buruaren karguan ari dena ordeztuko duela, haren eskudantzia guztietan, aldez aurretik eskuordetze berariazkoa eginik, hori posible bada, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo burutza hutsik gelditzen denean, hori guztia arestian aipatu arautegi aplikagarriaren edukiari jarraikiz.

Orobat, besterik gabe ordezkatuko du Kudeaketa Batzordeko burua, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez duenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.–Kudeaketa Batzordearen osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Luzaiden, 2020ko uztailaren 10ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2007525