173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

UE-6c eta UE-7a unitateen urbanizazio proiektuaren separata. Behin betiko onespena

Alkatetzaren uztailaren 2ko 44/2020 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatzen da:

1. Behin betiko onestea “Aldaketa-I. Fasea, urbanizazio proiektua UE-6c eta UE-7a unitateetan. Lodosa” izeneko dokumentua (10-0052FI erreferentzia teknikoa duena, 2020ko martxokoa). Ez du elkargoaren ikus-onespenik, eta 2020ko apirilaren 22an aurkeztu zen Udal Erregistroan, 779. sarrerarekin. Tecta Gespro SLk sustatu du, (B71370662), 3. poligonoko 1234. lurzatiaren titularrak. Lurzati hori da UE-6c exekuzio unitatearen ondoriozko bakarra. Bada, dokumentazioan adierazten da urbanizatu behar den eremua bat datorrela UE-6c exekuzio unitatean biltzen diren lursailekin eta, gainera, handitu egiten dela UE-7a exekuzio unitatearen zati bati zoladura emanez, ibilgailuek sarbide egokia izan dezaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluarekin, 72. eta 74. artikuluei dagokienez.

2. Sustatzaileari jakinaraztea eta behin betiko onesteko erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta igortzea dokumentazio teknikoaren ale bat, izapideetako ziurtagiriak eta ezarritako gainerako dokumentazioa Nafarroako Gobernuari, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua, Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia, Lurralde eta Paisaia Zerbitzua.

3. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean, eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Hirigintza araudia edo lerrokadurak ez dira aldatzen. Urbanizazio obren exekuzioa antolatu nahi da.

Lodosan, 2020ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2007175