173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LINTZOAIN

5. poligonoko 217. herri-lurzatiaren desafektazioaren espedientea. Hasierako onespena

Lintzoaingo Kontzejuak, 2020ko ekainaren 20an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta Ondasunen gainean urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa zuela, erabaki zuen ondoko herri-lurraren desafektazioa: 576,59 m², 5. poligonoko 217. lurzatiaren barrenean daudenak, ondotik haren erabilera lagatzeko. Herri guztiarentzat duen interes soziala ikusita eta egindako balorazioan oinarriturik.

Jendaurrean egonen da hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lintzoainen, 2020ko uztailaren 22an.–Kontzejuburua, Janet Torrea Urbelz.

Iragarkiaren kodea: L2008250