173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Dirulaguntzen Udal Plan Estrategikoa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2020ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2. seihilekoa, 2020-2023). 143/2020 espedientea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra beste aurrerapauso bat da sistema ekonomikoa hobetu eta arrazionalizatzeko prozesuan.

Gardentasuna da legearen printzipio nagusietako bat. Horrek, legean zehazten diren tresna ugariekin batera, zuzenean ekartzen du eraginkortasuna eta efizientzia handitzea dirulaguntzen gastu publikoaren kudeaketan.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 8.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoetako organoek edo dirulaguntzak ezartzea proposatzen duen edozein erakundek, aldez aurretik, Dirulaguntzen Plan Estrategiko batean zehaztu beharko dituzte hura aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, horiek lortzeko behar den epea, aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa iturriak.

Era berean, lege horren azken xedapenetako lehenak xedatzen du artikulu horrek oinarrizko izaera duela, eta administrazio publiko guztiei aplikatu behar zaiela.

Hortaz, arau hori bete beharrez, Udalak Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onetsi behar du, urte anitzeko iraupena izanen duena eta dirulaguntzak eman aurrekoa izanen dena.

Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (2. seihilekoa, 2020-2023), zeina Alkatetzak aurkeztu baitzuen onets zedin eta espedientean baitago, sustatu beharreko alorrak eta gaiak aurreikusten dira, baita dirulaguntzekin lortu gogo diren helburuak eta ondorioak eta finantzaketa iturria ere.

Ikusirik Idazkaritzaren eta Kontu-hartzailetzaren arloak eman duen aldeko txostena.

Horiek horrela, ondokoa erabaki da agertutako guztiak ados egonik:

Lehena.–Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onestea (2. seihilekoa, 2020-2023).

Bigarrena.–Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren (2. seihilekoa, 2020-2023) eduki guztia Udalaren Gardentasun Atarian argitaratzea, orok jakin dezan.”

Iratxetan (Leotz), 2020ko uztailaren 7an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2007346