173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Lakuntzako Udal Planeko aldaketa egituratzailea, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzei dagokienez. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2020ko ekainaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lakuntzako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzei dagokienez, Lakuntzako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Lakuntzan, 2020ko uztailaren 22an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2008461