173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Deialdia, 2020an euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/516733). DDBN (Identif.): 516733.

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko uztailaren 15ean egin bilkuran onetsia.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza jaso ahal izanen dute baldintza hauek betetzen dituztenek:

a) 16 urte baino gehiago izan.

b) Baztanen erroldaturik egon urtebeteko antzinatasunez eta egoera horretan iraun diruz lagunduko den aktibitateak dirauen denbora osoan.

c) Zergen ordainketa nahiz Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean eduki eta Baztango Udalarekin ordaindu gabeko zorrik ez izan.

d) 2019-2020 ikasturtean (2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra) euskaltegi batean euskara ikastaroren batean matrikulaturik egon eta haren matrikula ordaindurik izan.

e) Euskaltegiak ikastaroaren gutxienez % 80ko asistentzia/aprobetxamendua egiaztaturik izan. Autoikaskuntza programa batean ikasten duten ikasleek ere horren aprobetxamendu-egiaztagiria aurkeztu behar dute.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honek xede hau du: euskara ikasteko ikastarorik egiten duten baztandarrei horrek dakarkien matrikula gastuetarako dirulaguntza ematea arautzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.baztan.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

–Dirulaguntza hauek 2020 urteko aurrekontuetako dirulaguntzen diru-sailaren kargura, euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia izenekora, joanen dira. Horretarako 8.000 euroko aurrekontua dago.

–EPC < 5.000 euro dutenei matrikularen % 100a ordainduko zaie, beti ere 420euro gainditu gabe. Gainontzekoen dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da, eta aurkezten diren eskabide kopuruaren arabera eginen da aurrekontuaren zatiketa.

–Aurrekontuetan aurreikusi den diru-kopurua, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

–Dena dela, dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute 420euro baino gehiago jaso deialdi bakoitzeko.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 1etik urriaren 2ra (14:00ak arte) izanen da.

Elizondon, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2008058