173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2020ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen osoko bilkuretara joateagatik Udaleko Batzorde Kudeatzaileko kideek jaso beharreko ordainsarien eta kalte-ordainen zenbatekoa onestea, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izateko:

–Osoko bilkuretara joatea: 125,00 euro saio bakoitzeko.

–Kalte-ordainak: 20 euro karguan aritutako ordu bakoitzeko; gehienez ere 60 euro eguneko.

–Kilometrajea: Foru Administrazioaren zerbitzuko langileendako ezarrita dagoena.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikulua betetzeko, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.

Bargota, 2020ko uztailaren 21ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2008087