173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2020ko aurrekontuko 1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak eta ondorengo alta bat egitea. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea Aiegiko Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1., 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak eta ondorengo alta bat egitea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.–Osoko Bilkurak aurrekontuan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira, Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoren. Epe horretan herritar eta interesdunek espedientea aztertu ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsiko du. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egindako aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko erabakian aipatu jendaurreko epea iragan ondoren.

Aiegin, 2020ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2007258