173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Birpartzelazio proiektua UE-2 unitatean, S-15 sektorean. Hasierako onespena

Arguedasko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat birpartzelazioa egiteko ekonomia-jardueretarako eremuan, UE-2 unitatean (S-15 sektorea). Proiektu hori idatzi da hala ezarrita zegoelako Arguedasko Udalaren eta NASUVINSAren artean 2019ko martxoaren 14an sinaturiko hitzarmen batean, toki-mailako ekonomia-jardueretarako poligono bat sustatu eta gauzatzeko xedez.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2020ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2008091