173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa Mendiburua kaleko 2an. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketako proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko Agoizko Mendiburua kaleko 2ko etxebizitza-eraikin kolektiboan, Agoizko Mendiburua kaleko 2ko jabeen erkidegoak aurkeztua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Agoitzen, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2008283